"Albiste garrantzitsua da Durangoko kontserbatorioarentzat, bi arrazoirengatik: musikako goi mailako ikastetxeetan eskaintzen diren plazak oso urriak direlako, eta konpetentzia itzela delako", azaldu du Durangoko Udalak ohar baten bidez. 2006/07 ikasturtean kontserbatorio profesionaleko lerroa ezarri zenetik, Cayadoz gainera, Durangoko 30 inguruk egin dituzte goi mailako musika ikasketak. "Orai musika benetako irtenbide profesional gisa jorratzen duten gazte hauek Bartolome Ertzilla musika eskolan hasi ziren Musika eta Mugimenduaren mailan, ikastetxe honetara hurbiltzen diren haur txikienek egiten duten mailan", nabarmendu dute.