Larrasoloeta xake klubaren torneoan 70 bat umek parte hartu dute

Anboto 2024ko eka. 25a, 09:04

Hurrengo urteetan jarraipena eman gura diote txapelketari.

Larrasoloeta klubak San Joan xake torneoa antolatu zuen lehenengoz joan zen asteburuan, umeen artean xakea sustatzeko helburuz. 70 bat umek parte hartu zuten hainbat kategoriatan. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. "Torneo hau errepikatu egingo dute hurrengo urteetan. Eskualdean txapelketa erreferente bihurtzeko hazia izan da, klubeko monitoreek egindako lanari esker".

Ez zen asteburuko hitzordu bakarra izan. Landako Gunean izandako Munduko Arrozak ekimenaren barruan ere txapelketa bat antolatu zuten, parte hartu gura zuten guztientzat irekia.

Datorren asteburuan, berriz, Tabirako jaietan egongo dira, gazte nahiz helduen artean xakea sustatzen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!