Tabirako saskibaloi klubak talde bat gehiago izango du datorren denboraldian. Berdintasunaren arloan pauso berri bat emanda, aniztasun funtzionala dutenen taldea sortu dute. Gainera, talde berriak domeka honetan bertan izango du estreinaldia. Kirol egokituko Bizkaiko azken fasea jokatuko da Bilbon, eta Tabirakok lagunarteko bat jokatuko du txapelketa horren barruan.
Bestalde, emakumeen taldearen 50. urteurreneko ospakizunek ere aurrera jarraitzen dute. San Agustin kultur guneko hallean erakusketa bat zabaldu dute. Eta ekainaren 27an, 19:00etan, omenaldi gala bat egongo da San Agustinen. Gonbidapenak Arte eta Historia museoan eskuratu daitezke.