Tabirakok 50 urteko ibilbidea jasotzen duen argazki erakusketa inauguratu du San Agustinen

Anboto 2024ko ekainaren 21a

Atzo inauguratu zuten erakusketa.

Datorren asteko ostegunera arte egongo da ikusgai

Tabirako saskibaloi klubak argazki erakusketa bat inauguratu zuen atzo San Agustin kultur guneko hall-ean. Emakumeen taldea sortu zeneko 50. urteurrena ospatzeko ekintzen artean dago. Erakusketan emakumeen talde guztietako argazkiak jaso dituzte, besteak beste.

Goizez astelehenetik barikura dago zabalik: 11:30etik 13:30era. Arratsaldez, astelehenean eta eguaztenean bisitatu daiteke: 18:00etatik 20:00etara.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!