Aurten 41. edizioa izan duen Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketa domekan egingo dute. Plateruena kultur aterpean izango den ekitaldia 12:00etan hasiko da eta Leire Vargas idazle eta bertsolari durangarrak aurkeztuko du.
Aurtengo edizioan parte hartzea "aparta" izan dela azaldu dute udal ordezkariek. Guztira, 240 parte hartzaile baino gehiago izan dira. Tokiko ordezkari politikoen eskutik jasoko dituzte sariak irabazleek, "kulturari eta arteei egindako ekarpena" aitortuz, ohar batean adierazi dutenez.
Ekitaldira hurbiltzeko gonbita luzatu diete durangarrei.