ONCE Espainiako Itsuen Erakundeak 2023ko 22 saltzaile onenak batu zituen Madrilen, ekainaren 7an. Lanerako jarrera, bezeroekin duten inplikazioa eta erakundearen lan sozialarekin duten inplikazioa eskertzeko omenaldia eskainiko zien ONCEk, "urte osoan zehar egindako ahalegina aitortuz". Horien artean izan zen Jose Mari Mardaras durangarra, EAEko saltzaile onena bezala.
Urtero egiten duten ekitaldian, ONCE Espainiako Itsuen Erakundeak 15 gizon eta 7 emakume saritu zituen. Horietako zortzi itsu daude edo ikusmen-desgaitasuna dute, eta beste 14ek bestelako desgaitasunen bat.