Durango Kirol Taldeko masterrak azpitxapeldun geratu dira Espainiako txapelketan

Anboto 2024ko eka. 10a, 08:57

Master mailako kluben Espainiako txapelketan azpitxapeldun geratu dira Durango Kirol Taldeko (DKT) emakumeak. Atzo lehiatu zen txapelketa, Ibizan. DKTko kirolariak bikain ibili ziren hainbat modalitatetan. Esaterako, Begoña Martinezek xabalina jaurtiketa irabazi zuen eta Maria Angeles Catonek altura jauzia, besteak beste. 4X400eko errelebo proban bigarren geratu ziren Maria del Valle Pascual, Izaskun Egibar, Nuria Etxegarai eta Inmaculada Ruiz.

Bestalde, maila absolutuan Bizkaiko txapelketa irabazi du DKTk gizonetan eta emakumeetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!