Zapatuan Euskal Jaiak zesta punta txapelketaren 20. aldiko finalak jokatu zituzten Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Emakumeetan, Helena Barrenetxea durangarra izan zen finaleko protagonista bat Maialen Aldazabalekin bikotea osatuz, baina ezin izan zuen irabazi. Txapela Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek jantzi zuten jokatutako bi jokoak irabazita: 15-10 / 15-12. Mugartegi izan zen finaleko pilotaririk onena, ia akatsik egin gabe eta pilota gogor astinduz.
Gizonetan Leke-Urrutxua bikotea geratu zen txapeldun Etcheberry-Unda bikotearen aurka. Final oso parekatua jokatu zuten eta hirugarren setean erabaki zen irabazlea: 15-13 /10-15 / 5-4.
Finalen aurretik, esku pilota eta pala motzeko hainbat partidu jokatu ziren erakustaldi moduan.
(Argazkiak: Luis Iturrioz)