Kareagak eta Larrañagak irabazi dute Peter-en oroimenezko txapelketa

Anboto 2024ko eka. 9a, 17:00

Jaialdia bukatu ondoren ateratako familia argazkia.

Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan jokatu ziren pilota finalak ekainaren 7an.

Peter Memoriala XIII. Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan joan zen barikuan. Nagusietan Kareaga eta Larrañagak 22-10 menderatu zituzten Etxebarria eta Etxezarraga. Gazteen mailan, berriz, Arriola eta Uribek jantzi zuten txapela Nogueiras eta Gomezi 22-13 irabazi ostean.

Emakumeen paleta gomako partidoa ere jokatu zen. Arriaga eta Fernandezek 30-14 menderatu zituzten Barañano eta Buruaga.

Partidoak nahiko laburrak izan ziren baina intentsitate handikoak. Jaialdia ondo irten zen antolatzaileen berbetan, eta dagoeneko hurrengoari begira daude.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!