Guztira, hiru final jokatuko dira: gazteen mailakoa, nagusiena, eta nesken pala-goma kategoriakoa. Gazteei dagokienez, Nogueiras eta Gomez Arriolaren eta Uriberen aurka lehiatuko dira. Nagusien kategoriako azken norgehiagoka Kareagak eta Larrañagak jokatuko dute, Etxebarriaren eta Etxezarragaren kontra. Azkenik, nesken pala-gama kategoriako finala Arriaga eta Fernandez bikotearen eta Barañano eta Buruaga bikotearen artean erabakiko da.
Peter Memoriala Durangoko pilota eskolak antolatzen duen txapelketa da, bertako kide izandako Jose Mari Agirre Peter omentzea helburu duena. Agirre 2009an hil zen. Durangoko pilota eskolan funtsezko figura izan zen 35 bat urtean. Taldeko presidentea eta diruzaina izan zen, besteak beste.