Durangoko Udalak tokiko enplegua sustatzeko konpromisoa berretsi du Biurtekoan

Anboto 2024ko eka. 5a, 13:33

Mireia Elkoroiribe alkateak Makina-Erremintaren Biurteko Azoka bisitatu zuen atzo.

Barakaldoko BECeko sei pabilioik Makina-Erremintaren industriako feriarik garrantzitsuenetariko bat hartu dute egunotan: Makina Erremintaren Biurteko Azoka. Bertan nazioarteko 29 herrialdetatik iritsitako 1.500 enpresak parte hartzen dute, 3.500 produktu edo zerbitzu erakusgai ipinita. Atzo, Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea azokako irekiera ekitaldian izan zen. Bertan, Durangoko Udalak enpresekin duen konpromisoa eta Durangon eta Durangaldean enplegua sortzeko konpromisoa nabarmendu zituen. Besteak beste Durangoko ONA elektrohigadura enpresa bisitatu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!