Durangoko Udalak eta Durango Kirolakek Ikasturte Amaierako Ur Festa antolatu dute. Familian gozatzeko saioak izango dira, umeek eta gurasoek igeriketa saioak elkarrekin egiteko aukera izan dezaten. Udalak argitu duenez, ume bakoitzeko heldu bat bertaratu ahal izango da. Informazio gehiago gur aduenak Durango Kirolaken web ataria bisitatu dezake.
Igeriketa ikastaroak
Durangoko Udalak 2024-2025 denboraldiko igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabaldu
du. Durango Kirolak-ek antolatutako uretako jarduerak adin zein talde ezberdinentzat diseinatuta daude eta Landako IIren instalazioetan egingo dira. Izen-emateak modu mailakatuan egingo dira, adinaren arabera, ekainaren 6tik aurrera. Uretako jardueretarako, izen-emateak ekainaren 21ean egingo dira.