Tabirako igerilekuetan ekainaren 14an hasiko dute udako denboraldia

Anboto 2024ko eka. 4a, 08:30

Irailaren 15era arte egongo da martxan. Ordutegiak honako hauek izango dira: 10:30 - 21:00 ekainean, uztailean eta irailean. 9:00 - 21:00 abuztuan.

Datorren barikuan, ekainaren 14an, udako denboraldia hasiko dute Tabirako igerilekuetan, eta irailaren 15era arte luzatuko da. Udalak jakinarazi duenez, aurten zerbitzu gehigarriak egongo dira pertsona guztiei instalazioetako erabilera eta egonaldia bermatze aldera. Ordutegiak honako hauek izango dira: 10:30 - 21:00 ekainean, uztailean eta irailean; eta 9:00 - 21:00 abuztuan.

Prezioak, berriz, honako hauek izango dira:

Hileko bonua (uztaila edo iraila). Landakoko igerilekuetarako sarbide esklusiboa:

  • Banakakoa: 19 € (24,70 € erroldatu bakoentzat)
  • Familiakoa: 28 € (36,40 € erroldatu bakoentzat)

Udako bonua (ekainaren 15etik irailaren 12ra): Tabirako igerilekuetarako sarbide esklusiboa

  • Familiakoa: 58 € (75,40 € erroldatu bakoentzat)
  • Banakako heldua: 38 € (49,40 €erroldatu bakoentzat)

Udalak Durango Kirolak aplikazioa deskargatzea gomendatu du instalazioetarako sarbidea errazteko. Aplikazioaren bidez, udako bonua erosi ahalko da. Tabirako igerilekuen edukiera 1.900 pertsonakoa da. Gainera hamaka zerbitzu bat eta igerilekua dinamizatzeko programa bat egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!