Sukaldaritza multikulturala, sexu heziketa eta kirol programak Durangoko ikasleen proposamenen artean

Anboto 2024ko eka. 3a, 09:40

Gazte Foroa osatzen duen ikasle talde batek, herriko ikastetxeetan, nerabeen artean, prestatutako proposamenak eta ideiak halarazi dizkio Durangoko Udalari.

Durangoko Gazte Foroak amaitutzat eman du 2023-2024 ikasturtea. Joan zen eguenean, egitasmoan parte hartu duten gazteek haiek landuriko ideiak helarazi zizkieten udal ordezkariei. Proiektuen artean, gazteen parte-hartzea sustatzeko diseinatutako kirol-txapelketak, udarako antolatutako kontzertuak, sexu-hezkuntza sustatzeko programa bat eta sukaldaritza multikulturalari buruzko tailerrak daude. Udalak proiektuak martxan ipintzeko lehen urratsak eman ditu, eta egindako aurrerapenen berri emango du Gazte Foroarekin egingo dituen hurrengo bileretan.

Gazte Foroa egitura parte-hartzailea da, Durangoko nerabeei tokiko administrazioan ahots aktiboa izateko aukera ematen diena. Durangoko Udalaren helburu nagusia nerabeek udal-bizitzan modu egonkorrean parte har dezaten lortzea da. Ikasturte honetan, 15 kideko taldea eratu da, 14 eta 16 urte bitarteko gazteez osatua, 7 neska eta 8 mutil batuta. Aurten parte hartu duten ikastetxeak Nevers Ikastetxea, San Antonio, Kurutziaga Ikastola, Durangoko Institutua eta Jesuitak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!