Durangoko Tabira futbol zelaiak emakumeen euskal futbol kopako azken fasea hartuko du asteburuan

Anboto 2024ko mai. 31a, 10:04

Gaur finalerdiak jokatuko dira eta domekan finala.

Durangoko Tabira futbol zelaian Euskal Kopako hainbat final jokatuko dira datozen hiru asteburuetan. Euskal Kopen lehenengo azken fasea gaur, maiatzak 31, hasiko da emakumezkoen finalerdiekin, eta emakumezkoen finalarekin amaituko da ekainaren 2an, igandea, goizean.

Futbol ekitaldiek Gazteen Euskal Koparekin jarraituko dute. Finalerdiak ekainaren 7an jokatuko dira eta finala ekainaren 9an. Azkenik, Kadeteen Euskal Kopa ekainaren 14an, ostiralean, jokatuko da eta finala ekainaren 16an, igandean.

"Ohore eta poz handia da Durangorentzat denboraldi honetan Euskal Kopen egoitza izatea. Ekitaldi honek durangarrek kirolarekiko duten espiritua eta futbolarekiko duten grina goraipatzeaz gain, kirola elkartzeko eta garatzeko tresna gisa hartzeko dugun konpromisoa indartzen du", adierazi du Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!