Tabakoaren kontrako tailerra gaur Minbiziaren Aurkako Elkartearen eskutik

Anboto 2024ko mai. 30a, 12:30

Durangoko Udalak bat egin du Tabakorik gabeko Nazioarteko Egunarekin. Hori dela eta, Minbiziaren Aurkako Elkarteak prestakuntza-tailer bat antolatu gaurko 'Errespetatu kerik gabeko espazioak Durangon' lelopean.

Ibaizabal Auzunean izango da, 16:30etatik 19:30etara. Informazioa emateaz gainera, tabako-produktu alternatiboen kontsumoaren arriskuez (lurrungarriak) ohartarazteko saioak egingo dituzte. Gainera, Udalak Minbiziaren Aurkako Elkartearekin lankidetzan jardungo du, interesa duten herritarrei informazio gehiago emateko. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, durangarrak 900 100 036 zenbakira deitu edo www.asociacioncontraelcancer.es webgunea bisitatu dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!