Ernaik "adierazpen askatasunaren alde borrokatzeko" mobilizazioa egingo du gaur

Anboto 2024ko mai. 30a, 08:30

Kaleen garbiketari buruzko ordenantzak "propaganda politikoa mugatzen" diela adieraziko dute Santa Ana plazan, 18:30ean egingo duten elkarretaratzean.

Ernai antolakundearen arabera, Durangoko kaleen garbiketa arautzen duen ordenantzak "mugatu" egiten du "herri mugimenduko eragileentzat hain garrantzitsua den propaganda politikoa". Hori dela eta, "adierazpen askatasunaren alde borrokatzeko" kontzentrazioa egingo dute Santa Anako plazan, arratsalde honetan. Adierazi dutenez, Durangoko jaiek iraun bitartean poliziak "30 identifikaziotik gora" egin zituen kartelekin edo pankartekin loturiko ekintzak direla eta. Lau herritarrek isunak jaso zituztela ere plazaratu dute, eta "udaltzaingoaren jarrera oldarkorra" salatu. Hori guztia salatzeko kontzentrazioa 18:30ean izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!