Etxeko lanen araudiari buruzko berbaldia barikuan Durangon

Anboto 2024ko mai. 28a, 12:20

Oscar Vellisca abokatuak eskainiko du hitzaldia. Elkartegian izango da, 18:00etan.

Velliscak etxeko lanaren araudiaren berri emango du. Durangoko Udalak azaldu duenez, familia eremuan zerbitzuak kontratatuta dituztenei edo kontratatu gura dituztenei begirako berbaldia izango da. Bertan kontratuaren formari eta iraupenari loturako xehetasunak emango ditu. Baita ordainsariari, lan denboraren banaketari edo Gizarte Segurantzari buruzko informazioa ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!