Xunba maratoi solidarioa Geu Beren eta Durango Kirolaken eskutik

Anboto 2024ko mai. 28a, 10:53

Jardunaldia ekainaren 16an, domekan, egingo da 10:30etatik 13:30etara. Sarrerak salgai daude.

Ekainaren 16an Zumbathona egingo dute Durangon, xunba saio solidarioa. Ekitaldia Ezkurdik egingo dute 10:30etatik 13:30etara. Geu Be elkarteko kideek eta Durango Kirolakeko xunba irakasleek parte hartuko dute bertan.

Sarrerak 5 euroren truke eskuratu daitezke Geu Be elkartearen egoitzan (Intxaurrondoko eraikina) eta Durangoko kiroldegietan. Parte hartzaile guztiek opari bana jasoko dute, eskerroneko keinu modura. Euria bada, ekitaldia Landako I kiroldegian egingo dute. Udalak herritarrak deitu ditu egitasmoan parte hartzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!