Durangoko Udalak Kubako, El Salvadorko eta Guatemalako hiru proiektu lagunduko ditu diruz

Anboto 2024ko mai. 27a, 10:33

55.000 euro bideratuko ditu Euskal Fondoa egitasmoko proiektuetara. 

Durangoko Udalak nazioarteko hiru lankidetza proiektu lagunduko ditu, garapenaren eta ongizatearen mesedetan. 55.000 euro bideratuko ditu Euskal Fondora, modu horretan, hiru proiektu laguntzeko. Euretariko bat Guatemalako Alta Verapaz departamenduko bost udal laguntzea izango da. 20.000 euro bideratuko dituzte horretara. Beste bat Habanako adinekoentzako arreta programa sendotzeari loturiko laguntza izango da. 19.607 euro bideratuko dituzte egitasmo horretara. Azkenik, El Salvadorko suhiltzaileei prestakuntza espezializatua eskaintzeko programa dago. Azken hau 10.869 eurogaz lagunduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!