Amaitu da Durangoko aurrekontu parte hartzaileen lehenengo fasea. Hau da, proposamenak aurkezteari dagokiona. Udal iturriek jakinarazi dutenez, herritarrek 39 proposamen egin dituzte 2025eko aurrekontuari begira. Jasotako ideietatik 9 gazteei zuzendurikoak dira. 6 adinekoei begirakoak, eta gainerako 24ak udalerriari begirakoak.
Udalak 200.000 euro erabiliko ditu aurten, herritarrek aurkeztutako proposamenak finantzatzeko. Datorren urtean beste 600.000 inbertituko dituzte auzoei loturiko inbertsioak proposatzeko.
Hurrengo fasea azterketa teknikoa egitea izango da. Udaleko Bulego Teknikoak herritarrek egindako ideiak aztertuko ditu ekaineko lehenengo astean. Hortik aurrera, uda sasoian, teknikariek proposamenak berrikusi eta kalifikatu dituzte. Azkenik, irailean, zerrendatutako proposamenak bozkatzeko epea zabalduko dute.