Tailerrera bertaratzen diren umeek osagai fresko eta osasungarriak erabiltzen, eta horiek modu sortzailean konbinatzen ikasiko dute. Tailerra 15 lagunentzat dago mugatuta. Egitasmoa 8-16 bitarteko ume eta nerabeentzat dago zuzenduta. Izen emateak www.saltsan.com/saltsan-txan/ atarian edo Laubideta kaleko 6. zenbakian dagoen Gazte Informazio Bulegoan egin behar dira.