Euskal Jaiak zesta punta txapelketak 20. aldia beteko du aurten. Hamabi bikote ariko dira lehian: 10 gizonetan eta bi emakumeetan. Euskal Herriko zesta punta elkarte askotako bikoteek parte hartuko dute.
Txapelketa kanporaketa formatuan jokatuko da. Gizonen kasuan final laurdenetan hasiko dira: maiatzaren 25eko eta 26ko jardunaldietan. Emakumeen kasuan final erdietan hasiko dira: ekainaren 1ean eta 2an. Finalak ekainaren 8ko zapatuan jokatuko dituzte. Jaialdi denak 18:00etan hasiko dira.
Musika eta sariak
Jardunaldiak musikaz girotuta egongo dira eta irabazleen artean 800 euroko diru sariak egongo dira, antolatzaileek ohar batean jakitera eman dutenez.
Txapelketaren inguruko informazio gehiago gura dutenek durango.jaialai@gmail.com helbidera idatz dezakete. Ekimena Durango Jai Alai (DUJA) elkarteak antolatuko du.
MAIATZAK 25, ZAPATUA, 18:00ETAN
Final laurdenak:
- Ortiz de Mendibil-Otaño / Ihart-Frida
- Haritz Egaña-Manzi / Etcheberri-Debetelu
- Bonin-Oyhenart / Javier Urrutia-Unda
MAIATZAK 26, DOMEKA, 18:00ETAN
Final laurdenak:
- Gaizka Garat-San José / Urreisti-Andonegui
- Leke-Urrutxua / Aldazabal-Oierdi