Durangon Peter-en oroimenezko pilota txapelketa hasiko dute barikuan

Anboto 2024ko mai. 23a, 11:00

Iazko aldiko txapeldunen argazkia.

Barikuan hasi eta ekainaren 7an amaituko da.

Peter-en oroimenezko pilota txapelketak 13. aldia egingo aurten. Bariku honetatik ekainaren 7ra bitartean jokatuko dute Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Eskuz —gazte eta nagusietan— eta paleta goman jokatuko dute, binaka. Honako hauek dira finalera arteko jardunaldiak:

MAIATZAK 24, BARIKUA, 18:30

Gazteak:

  • L.Nogueiras-B.Martin / Erauzkin-Morales

Nagusiak:

  • Murillo-Zarraga / Etxebarria-Etxezarraga

Paleta goma:

  • N.Arriaga-K. Fernandez / N.Zubiate-Jare

MAIATZAK 31, BARIKUA, 18:30

Gazteak:

  • E.Uribe-A.Perez / J.Carrasco-U.Agirrebengoa

Nagusiak:

  • U.Kareaga-M.Larrañaga / Astobieta-Cabello

Paleta goma:

  • N.Barañano-N.Buruaga / N.Jaio-I.Azkoeta
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!