Durangoko Book Trailerren zortzigarren edizioko sari banaketa egin dute. Aurtengo edizioan, herriko hainbat ikastetxetako 234 ikaslek parte hartu dute. 97 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Sari banaketa joan zen domekan, hilaren 19an, egin zuten San Agustin Kulturgunean. Ekitaldia Go!azen telesaileko Maria Redondo aktoreak aurkeztu zuen. Era berean, bertan izan ziren Kamanga Influencer Clubeko kideak.
Lehiaketako sarituak honako hauek izan ziren:
- A kategoria (2010 eta 2012 artean jaiotakoak): San Antonio Ikastetxeko Haizea Ruiz, Izane Borrego eta Lucia Estancona, Ikusezin lanagatik.
- B kategoria (2006 eta 2009 artean jaiotakoak): Durangoko Institutuko Nahia Vital, Divine Ezeokoye eta David Artetxeren Udaberririk ankerrena komikiaren Book Trailerragatik.
- Gidoirik onena: Jesuitak Ikastetxeko Kerman Rayaren eta Lander Saitua.
- Publikoaren Saria: Jesuitak Ikastetxeko Magali Mimentza, Sofia Aguirre eta Leonel Martinsen Emakume guztiok lanagatik.
Kategoria orokorretako irabazleek 150 euroko sariak, liburu elektroniko bat eta liburu sorta bat jaso zituzten. Gainera, Gidoi Onenaren eta Publikoaren Sariaren kategorietan sarituek liburu elektroniko bat eta liburu sorta bat ere jaso zituzten, beren sormenaren eta ahaleginaren aitorpen gisa. Durangoko Udalak parte hartzaile guztiak zoriondu ditu.