Durangoko Adinekoen Zentroko taldea da Gora ta Gora, eta 1995etik dago martxan. Ia hiru hamarkada daramatza lanean, eta hainbat emanaldi izan dituzte urteotan. Biharkoa, Aroa Blanco antzezlean zuzendu du, eta guztira, hamaika emakumek bakarrizketak egingo dituzte. "Erronka handia izan da antzezleak beraien egunerokotasunetik ateratzea, eta beraiek gura zituzten lanak egitera animatzea. Lan asko egin behar izan dugu, baina oso dibertigarria ere izan da", azaldu du Blancok. Testu gehienak Blancok berak moldatu ditu. "Asko kostatu zaie gaia aukeratzea, baina pozik geratu gara guztiok bizitako prozesuagaz", gehitu du.
Mireia Elkoroiribe alkateak eta Jesica Ruiz alkateordeak herritarrak antzezlana ikustera animatu dituzte. "Ekitaldi hau gure aktoreen talentuaren eta dedikazioaren erakusgarri izateaz gain, gure adineko pertsonen kemena eta bizitasuna gogorarazten ditu. Ez ezazue galdu".