Bihar, maiatzak 17, LGTB+Fobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Durangoko Kuir Eztanda kolektiboko kideak kalera irtengo dira komunitatearen aurkako erasoak salatzera. Andra Marian batuko dira, 19:00etan, elkarretaratzea eginda. Bestalde, eskualdeko hainbat udalek bat egingo dute maiatzaren 17agaz. Udal ordezkariek adierazpen instituzionalak kaleratuko dituztela iragarri dute. Munduko Osasun Erakundeak 1990ean erretiratu zuen homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik, biharko egunez. Harrezkero, LGTB+Fobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 17an.