"Historiaren momentu ezberdinetan, ikasleria zein ikasle mugimendua eraldaketarako motore ezinbestekoa izan gara eta oraingoan ere horrela izatea espero da. Inoiz baino garrantzitsuagoa da genozidioaren aurka mobilizatu eta nazioarteko komunitateak Israelen aurrean planto egitea. Alegia, Palestinaren askatasuna lortu arte geroz eta indar handiagoa biltzea". Hain zuzen ere, mundu osoko ikasleak ari dira Palestinaren aldeko protestak antolatzen, eta Hego Euskal Herriko kanpusak ere "hartu" dituztela azpimarratu dute. "Azken hilabeteetan mundu osoko unibertsitateetan antolatu diren kanpaldiak oihartzun nabarmena izaten ari dira. Izan ere, milaka ikaslek unibertsitateak hartu eta palestinarren kontrako zein israelgo estatuarekiko nazioarteko hainbat gobernu eta instituzioen kolaborazioaren aurrean planto egin dute. Azpimarratzekoa da, hauetako askotan polziaren jarrera guztiz oldarkorra izan dela, Palestinaren aldeko kanpaldiak antolatu dituzte milaka ikasle atxilotu dituztelarik". Amaitzeko, hezkuntza komunitateari dei egin diote Tel Aviveko unibertsitateekin, ikerketa zentroekin, enpresekin eta Israelgo beste erakunde batzuekin harreman instituzionalak eta akademikoak hausteko.