Duranguesak eta Durangaldeko Bizikleta Eskolak aurtengo taldeak aurkeztu dituzte

Anboto 2024ko mai. 13a, 15:37

Aurtengo taldeen familia argazkia.

San Agustin Kultur Gunean egindako gala Bizkaia-Durango eta Juan Mari Balier omentzeko ere baliatu zuten.

Duranguesa elkarteak eta Durangaldeko Bizikleta Eskolak aurtengo taldeak aurkeztu zituzten joan zen bariku arratsaldean Durangoko San Agustin kultur gunean egindako galan. Eskolagaz gainera, Cafe Dromedario-Flotamet eta Eiser-Hirumet taldeak aurkeztu ziren.

Galaren barruan, 21 denboraldiren ostean iaz desagertu zen Bizkaia-Durango taldea omendu zuten. Bideo batean taldearen ibilbidea errepasatu ostean, Jon, Agurtzane eta Andoitz Elorriaga eszenatokira igo ziren oroigarri bat jasotzera. "Urte askoan nesken txirrindularitza bultzatu dugu. Emakumeen txirrindularitzak une honetan duen osasun onaren zati bat Bizkaia-Durangori esker da eta horrekin geratzen gara. Pozik gaude egindako lanagaitik eta hainbeste emakumeri aukera emateagaitik", adierazi zuen Agurtzane Elorriagak.

Bizkaia-Durangorena ez zen izan omenaldi bakarra. Juan Mari Balier ere gogoratu zuten, 36 urtez Duranguesa elkarteko lehendakari izana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!