Durangoko 19 gaztek etxebizitza alokairurako laguntzak jasoko dituzte

Anboto 2024ko mai. 13a, 13:09

26 gaztek egin dute laguntzarako eskaera, eta horietatik 19k bete dituzte irizpideak. 

Durangoko Udalak gazteen etxebizitza alokairurako laguntzak esleitu ditu. Diru laguntzetara 26 gazte aurkeztu dira, baina bete beharreko irizpideak direla eta Durangoko Udalak horietako 16 onartu ditu. Horrenbestez, guztira, gazteen emantzipaziora bideratutako 50.000 euroetatik 29.578 euro baliatuko ditu udalak. Onuradunei emandako batez besteko laguntza 1.556 eurokoa izango da.

Ukatutako eskaeretan hainbat arrazoi daude. Batzuek ezarritako mugatik gorako alokairuak dituzte. Beste batzuk ez dira Durangon erroldatuta egon, eta izan da eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez duenik ere.

Durangoko Udalak udalerriko gazteen ongizatearenganako konpromisoa berretsi du, eta gazteen autonomia eta gizarteratzea sustatzeko neurriak ezartzeko lanean jarraituko duela esan du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!