4.105 tokiko arbola landatu dituzte Durangoko Bidezelaia inguruan

Anboto 2024ko mai. 9a, 12:55

 Haritzak, urkiak, pagoak, fruta-arbolak eta gaztainondoak besteak beste.

Durangoko Udalak amaitu du Iurretako San Andres auzotik gora dagoen Bidezelaia ingurua basoberritzeko proiektua. Otsailean ekin zioten lanari eta 4.105 arbola autoktono landatu dituzte ordutik hona. Tartean, haritzak, urkiak, pagoak, fruta-arbolak eta gaztainondoak. Udalak 50.698 euroko inbertsioa egin du guztira. Egitasmo honen bidez, tokiko ekosistema indartzea eta biodibertsitatea sustatzea gura duela adierazi du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!