Faustebidea kalea zarratuta gauez, maiatzaren 1etik 3ra arteko gauetan

Anboto 2024ko mai. 1a, 08:30

Berrurbanizazio lanak egingo dituzte.

Durangoko Udalak jakinarazi duenez, trafikoa moztuko dute Faustebide kalean, PEOU-2 San Fausto unitatea berrurbanizatzeko lanak direla eta. Mozketa hori maiatzaren 1etik 2ra eta 2tik 3ra bitarteko gauetan egingo da, 22:30etik 06:30era bitartean. Denbora tarte horretan, eremuko bizilagunei bakarrik utziko zaie sartzen. Udalak kooperazioa eskatu die herritarrei, eta barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!