Herriaren Eskubideak gastu publikoari buruzko "informazioa eta gardentasuna" eskatu dizkio gobernu taldeari

Anboto 2024ko api. 25a, 14:12

Talde independeak kritikatu duenez, EAJk eta PSE-EEk soberakineko 2,7 milioi euro erabiliko dituzte "proiekturik eta aurrekonturik gabe". 

Gaia arratsalde honetan egitekoa den osoko bilkuran eztabaidatuko dute. Herriaren Eskubideak kreditu aldaketaren kontra bozkatuko duela iragarri du. "Proiektu batzuekin ados egon gaitezke, hala nola baratze ludikoekin eta San Inazio parkea estaltzearekin", esan du talde independenteak. "Hala ere, EAJri eta PSE-EEri finantzatu nahi dituzten proiektuez galdetzean, gobernu-taldearen erantzuna izan da ez dagoela proiekturik edo ez dutela haiei buruzko informaziorik", kritikatu du taldeak: "Hau ez da akordioak lortzeko modua". 

"Durangoko Udalak ia 14 milioi euroko soberakina izan zuen 2023 amaieran, EAJk eta PSE-EEk iragarritako 400.000 eurotatik urrun, eta horrek erakusten du finantza-egoera bikaina zela legegintzaldiaren amaieran. Talde independienteak "informazio eta elkarrizketa gehiago" eskatuko du berriro, "durangar guztien dirua zertan erabiltzen den erabakitzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!