Egun osoko egitaraua antolatu dute herriko zenbait gunetarako. 10:00etan hasita, tailerrak, ballet emanaldiak, bazkaria eta dantza moderno eta urbano erakusketak egongo dira. Ekitaldietan zehar, taberna eta denda zabalik edukiko dituzte, ikasleentzat dirua batzeko. "Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzean, arte eder honi bizitza eskaini diotenak ez ezik, dantzak gure bizitza eta kultura aberasteko duen funtsezko eginkizuna ere aitortzen dugu", azaldu du Mireia Elkoroiribe alkateak. Horrez gainera, ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu durangarrak eta bisitariak.