Zapatuan egindako ekitaldian dozenaka lagun batu ziren Plateruenean; urtero lez, parte hartzaileek gaia (bertigoa), objektua (kopa) eta esaldia ("Esanik erruz egi bat eta bi gezurrekin ase") jasota, 24 ordu izan zituzten film labur bat sortzeko. Puixemoi produkzioak taldeak eraman zuen lehen saria, Jabetza lanagaz; bigarren eta hirugarren sariak Zaharraz Harro (Zirrikitu zoro oro zutik irriz lanagaz) eta Hariketarrak (Terapiea) taldeek eraman zituzten.