[EGITARAUA]: Martxa zikloturista, erromeria eta umeentzako emanaldia Maiatzaren 1eko jaietan

Anboto 2024ko apirilaren 23a

Durangoko Herria Auzo Elkarteak Maiatzaren 1eko jaiak antolatu ditu. Ekitaldiak Askatasun Etorbidearen eta Otamotzena parkearen bueltan egingo dituzte.

EGITARAUA

Apirilak 27, zapatua

  • 10:30 Ibilgailu klasikoen kontzentrazioa.
  • 17:00 Umeentzako egurrezko jolasak Otamotzena parkean (Euriagaz, auzogunean).
  • 18:00 Txokolatada Otamotzena parkean.

Apirilak 30, martitzena

  • 21:00 Erromeria: Golden Covers.

Maiatzak 1, eguaztena

  • 10:00 Kalejira txistulariekin.
  • 11:00 Zikloturista martxa 11 urtetik beherakoentzat.
  • 11:00 Bigarren eskuko azoka eta artisautza azoka.
  • 12:00 Kriskitin dantza taldearen emanaldia.
  • 13:00 Bertso-saioa.
  • 17:00 DJ Kaktus. Umeentzako emanaldia.
  • 16:30 Tute txapelketa.
  • 19:00 Igel txapelketa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!