Arte garaikidea eta performancea nahasten ditu Euskara sukaldatzen lanak, eta esan bezala, diasporako euskal komunitateen azentuak aztertu gura dute egileek, hau da, euskara osatzen duten azentuak ikertu. Ameriketako Estatu Batuetan filmatu dute, besteak beste, New York, Washington DC edota Miamin, eta bertan Castillo Suarez idazlearen Alaska liburuko poemak irakurri dituzten pertsonak batu dituzte; Castillok berak parte hartuko du ekitaldian. Bideoaren haria Aitor Garate sukaldari izurtzarraren plater bat da.
Bestalde, Argi Arte ikastetxeko ikasleen ilustrazioak ere egongo dira ikusgai museoan. 18 eta 22 urte bitarteko ikasleek euskarak eurentzako zer esan gura duen irudikatu dute irudietan.