Durangoko Udalak jaietan txosna ipini ahal izateko inskripzio epea zabaldu du

Anboto 2024ko api. 18a, 14:12

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez erregistratu beharko dira. Horiek aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Durangoko Udalak epealdi bat zabaldu du sanfaustoetan txosnak ipintzeko eskaerak aurkezteko. Ohar bidez adierazi dutenez, interesdunek udalaren egoitza elektronikoan izapidetu beharko dituzte eskabideak. Eskariak egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Hortik aurrera, dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Irailaren 15era arteko epea izango dute zeregin horretarako.

"San Fausto Jaiak Durangon errotutako tradizioa dira eta txosnak ospakizun hauen funtsezko elementuak dira. Hortaz, Durangoko Udalak interesa duten guztiei dei egiten die eskabideak ezarritako epeen barruan aurkez ditzaten", adierazi du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!