Ernaik Durangoko garbiketa ordenantza eta propaganda politikoa aztertzeko jardunaldia egingo du

Anboto 2024ko api. 18a, 13:03

Jardunaldia apirilaren 27an egingo dute, Markel Zubiaga zuzenbide ikasleagaz, Udal Euskaltegiko Berbagunean, 10:30ean.

Durangoko garbiketa ordenantzak "propaganda politikoa kriminalizatu" egiten duela iritzita, Ernaik jardunaldi bat antolatu du "horri erantzuteko mekanismoak sortzeko". Diotenez, araudiak ez du herrian "propaganda politikoa egiteko ia aukerarik uzten, testuinguru zehatzetan baino ezin daitekeelako egin hori, eta ez dagoelako baimena eskatzeko modurik".  Gaineratu dutenez, 2023ko urritik hona "udaltzaingoak 30 lagunetik gora identifikatu ditu kartelak, pankartak eta bestelakoak itsasteagaitik". Hori dela eta, "adierazpen askatasunaren alde borrokatzera" deitu dute. Jardunaldia apirilaren 27an egingo dute. Markel Zubiaga zuzenbide ikasleagaz Berbagunean, 10:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!