Eneko Diez bigarren Erromako AJP Grand Slam torneoan

Anboto 2024ko api. 18a, 10:43

Mundu mailan txapelketa oso garrantzitsua da Erromako AJP Grand Slam-a. 

Eneko Diez durangarrak  azpimarratzeko moduko gorakada ematen dabil jiu jitsuan. Duela pare bat urte,nazioarteko txapelketa batean partu hartu zuen, bere ibilbidean lehenengoz. Orduz geroztik, nazioarteko hainbat txapelketatan izan da, eta azkena joan zen asteburuan.

Durangarrak Erromako AJP Grand Slam torneoan parte hartu zuen, eta bigarren amaitzea lortu zuen, 85 kilo azpiko mailan, gerriko moreagaz. Diezek finala puntuetan galdu zuen, munduko txapeldun baten aurka. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!