Iurreta eta Durango lotuko dituen zubia eraikitzeko lanak direla eta, Ibaizabal errekaren bazterreko bidegorri zatia zarratuta egon da azken asteotan. Durangoko Udalak jakinarazi du tarte hori zabalik dagoela atzera ere. Horrez gainera, Fauste Bekoa baserriaren atzeko aldean hobekuntza lanak egiten dabiltzala gaineratu dute. Espaloietan eta pasaguneetan dabiltza lanak egiten. Zubi berrirako sarbidea zarratuta dago oraingoz, lanak amaituta arte.