Antón Gómez durangarrak Bruselako Conservatoire Royal ospetsuan ikasiko du datorren ikasturtean

Anboto 2024ko api. 17a, 09:16

Anton Gómez saxofoi jotzaile eta Durangoko Musika eskola eta Kontserbatorioko ikasle ohiak Bruselako Conservatoire Royal ospetsuan plaza bat lortu du; mundu osoko ikasleak batu zituen sarrera proba zorrontza gaindituta lortu du plaza. 

Gomezek bederatzi urterekin hasi zituen musika ikasketak Durangoko Bartolome Ertzillan, eta 2020an saxofoi espezialitateko musika ikasketa profesional titulua lortu zuen Itziar Castrillo irakaslearen eskutik. Gaur egun, Nafarroako Goi Mailako kontserbatorioan ikasten du Angel Soria eta Nahikari Oloriz musikari ezagunekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!