[BIDEOA]: Laburbirak zortzi film laburrekin lur hartuko du Elkartegian, maiatzaren 2an

Anboto 2024ko api. 17a, 09:13

Film laburretako bat Amaia Lejarreta durangarraren 'Erro' izango da. Zinemagileak solasaldia eskainiko du Elkartegian. Proiekzioak 19:00etan hasiko dira.

Laburbira, euskaraz sortutako eta ekoitzitako film laburren zirkuitua, Durangora itzuliko da maiatzaren 2an. Zortzi film labur aurkeztuko dituzte. Tartean, etxeko zinemagile baten obra: Amaia Lejarrera durangarrak Erro film laburra aurkeztuko du bertan. Egilea bera Elkartegian izango da proiekzioan zehar, eta solasaldia eskainiko du. Jaialdia 19:00etan hasiko da.

Aurten 22 lan aurkeztu dira Laburbirara, eta zortzi aukeratu dituzte herriz herri egingo den zirkuituan parte hartzeko. Film laburren jaialdia maiatzaren 12ra arte ibiliko da Euskal Herriko udalerrietan barrena, batetik bestera. Egitasmoa Topaguneak antolatzen du, eta Durangoko proiekzio hau Berbaroren bitartekaritzagaz antolatu dute. 

Aurtengoa Laburbiraren 21. edizioa da. Jaialdi ibiltariak helburu bi ditu. Batetik, euskal  zinemagintza sustatzea eta, bestetik, herritarrei euskal film laburrak erakustea. Berritasunen artean, honako hau dago: ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute. 

Hauek dira aukeratutako zortzi filmak:

  • Dena asmatuta dago (Jone Arriola)
  • Katalinaren zoria (Guillermo Ordás)
  • Erro (Amaia Lejarreta)
  • Babesa (Ander Iruretagoyena)
  • Mundu berri bat (Mikel Alvarez)
  • Zirrara (Ane Cuesta)
  • Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet)
  • Betizu buru (Ander Iriarte)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!