AP-8 Peajerik ez! Plataformak mahainguru publiko bat antolatu du autopistako bidesarien egoera eta etorkizuna eztabaidatzeko. Jardunaldian parte hartuko dute Hiru garraiolarien sindikatuko kideek, AP-68 Dohainik plataformak, AP-8 Peajerik Ez plataformak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura Saileko kideek. Alain Salterainek egingo ditu moderatzaile lanak. Mahaingurua bihar eguaztena izango da Jesuitak ikastetxeko Arrupe gelan, 19:00etan.