Bisita horiek, gehienez 25 laguneko taldean egiteko prestatuak daude, eta eta bataz beste, ordu eta erdiko bisitak dira. Herri bakoitzeko leku esanguratsuak ikusi, eta herriaren historian eta ondarearen sakontzeko aukera izaten dira bisita hauek.
Elkarlana Durangoko Udalagaz
Hain zuzen ere, Gerediaga elkarteak hitzarmena sinatu du Durangoko Udalagaz. Lehenengoa, zapatu honetan izango da, Plazara ekimenaren barruan. Horrez gainera, Durangoko Turismo Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak lankidetzan sei bisita gidatu antolatu dituzte maiatzateik uztailera bitartean. Durangoko hainbat ikuspegi historiko eta kulturalen bidez ezagutzeko aukera eskaintzen die herritarrei eta bisitariei.