Durangoko Udalak emandako datuen arabera, iaztik honako bisitari kopurua %50 igo da Aste Santuko egunetan. Martxoaren 28tik 31ra arteko egunetan 722 izan ziren Turismo Bulegora jo zuten bisitariak. Euskal herritarrak eta Espainiako estatutik iritsitakoak izan ziren gehienak. Era berean, Espainiatik kanpoko bisitarien presentzia ere "nabarmendu" egin dela jakinarazi du udalak.
Emandako zerbitzuei dagokienez, 403 izan ziren Gerediaga Elkartearekin batera antolatutako bisita gidatuetan parte hartu zutenak. Kurutzesantun ere asko izan ziren Carlos Garciaren maketak ikustera bertaratu zirenak. Udalak "arrakasta ospatu" du, eta eskerrak eman dizkie sektorea sustatzen lagundu duten guztiei.