Hamabi domina Wadokaneko gaztetxoentzat Madrilgo txapelketan

Anboto 2024ko api. 15a, 08:00

Bost domina urrezkoak izan dira.

Wadokan Ninjutsu kirol elkarteak Daganzo de Arriba herrian (Madril) izandako txapelketan parte hartu zuen zapatuan eta hamabi bider igo zen podiumera zazpi kiderekin. Defentsa pertsonala eta semi-contact modalitateetan aritu ziren. Honako hauek dira dominak irabazitako gazteak: Nhoa Bilbaok urrezko bi; Pablo Gurtubayk zilarrezko bat; Iker Aranak zilarrezko bat eta brontzezko bat; Sare Salasek urrezko bat, Guethary Ibarretexek urrezko bi; Naroa Martinezek zilarrezko bat eta brontzezko bat; Daniella Alonsok zilarrezko bat eta brontzezko bat.

Apirilaren 27an Viso de San Juan herrian (Toledo, Gaztela-Mantxa) izango den txapelketan ariko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!