Hamlet, Ikarass, Sugoi eta Savaged Koba Live jaialdiaren aurkezpen jaiean

Anboto 2024ko api. 15a, 12:56
Irene Bernad

Iaz egin zuten bezala, Abadiñoko Koba Live jaialdiko antolatzaileek aurkezpen jaialdia egingo dute, motorrak berotzen joateko. Hamlet madrildarregaz batera Durangaldeko talde bik joko dute: Ikarass durangarrek eta Sugoi elorriarrek; Savaged kataluniarrek ere eskainiko dute kontzertua. 

Maiatzaren 18an izango da jaialdia, 18:00tik aurrera. Hamlet taldeak hiru hamarkada baino gehiago daramatza musikagintzan; une honetan, Revolucion 12.111, Insomnio eta El Inferno lanetako bira berezian murgilduta dago. Sarrerak salgai daude jada. 

Ekainaren 21 eta 22an egingo dute aurtengo Koba Live metal eta rock jaialdia Abadiñon. Besteak beste, Metalium, Dark Tranquillity Crisix eta Rise To Fall taldeek joko dute aurtengo edizioan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!