Mendibeltz areto futbol taldeak 2.275 euro batu ditu Angelman Sindromea elkartearentzat

Anboto 2024ko api. 15a, 12:18
Zapatuko ekimeneko irudia.

Kamiseten eta sarreren salmentarekin atera dute dirua.

Mendibeltzek kirola eta elkartasuna uztartu ditu bere azken ekimenean. Kamiseten eta Espainiako Kopako sarreren salmentarekin 2.275 euro batu dituzte eta diru hori Angelman Sindromea elkarteari eman diote. Elkarteko kideek joan zen zapatu arratsaldean jaso zuten dirua Landako Kiroldegian egindako ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!