[BIDEOA] Andoni Iruarrizaga omendu dute Durangoko Ibaizabal auzoan

Anboto 2024ko api. 13a, 19:46

Andoniri gehien gustatzen zitzaizkion gauza bi uztartu dituzte: korrika egitea eta Athleticeko kamisetekin jantzita joatea.

Andoni Iruarrizagaren familiak eta lagunek omenaldi hunkigarria antolatu dute, gaur, Ibaizabal auzoan. Urtarrilean hil zen Andoni Iruarrizaga, eta bere ingurukoek ekitaldi xume honen bidez gogoratu gura izan dute. 09:00etan Ibaizabalen batu dira maratoi berezi bat korrika egiteko, berak Bostonen egingo lukeen bezala. Denek Athleticen kamisetak jantzita izan dituzte. Izan ere, Iruarrizaga athleticzale amorratua zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!